Duatloi txikia egingo dute hilaren 29an
Hilaren 29an Urretxu eta Zumarragako 4. duatloi txikia egingo dute. Parte hartzaileek 950 metro egingo dituzte korrikan, ondoren bi kilometro bizikletan eta bukatzeko 450 metro korrikan. Parte hartzen lehenak 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak izango dira. 10:30ean abiatuko dira, Areizaga-Kalebarren plazatik. Ondoren, 2003 eta 2004an jaiotakoak arituko dira. Edozein bizikleta erabili daiteke eta kaskoa eramatea derrigorrezkoa da. Proba hau Urola triatloi taldeak antolatu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide