
Bihar ospatzekoa den Nazioarteko Liburu Egunari aurre hartu eta Urretxu-Zumarragan liburu azoka egin dute gaur goizean Areizaga-Kalebarren plazan, bi herrietako udalek antolatuta. Azoka honetan herritarrek eramandako liburuak egon dira aukeran alde batetik, eta bestetik, Aresti eta Legazpi liburu dendetako postuak. Gainera, Ana Cabezasek eta Arri Bidasorok gidatuta, tailerra izan da txikientzako, tinta higikorren teknika erabiliz liburuak egiten irakasteko.
Gaurko azoka honek Liburuak Plazara izenarekin apirila osorako bi udalek antolatu duten ekitaldi sorta itxi du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide