La Salle-Legazpikoek eskulan erakusketa ireki dute
La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek eskulan erakusketa ireki dute gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Erakusketa maiatzaren 7a arte egongo da zabalik. Zelai Arizti kultur etxeko aretoa astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era irekitzen dute eta larunbat eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.
Erakusketaren ardatza kontzientzia ekologikoa, artea, teknologia eta sormena dira. Botero, Miro edo Daliren lanen erreplikak ikus daitezke. Baita ibaiei buruz egin dituzten lanak eta antzezlan bat egiteko erabiltzen den materiala ere, besteak beste.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide