Larunbatean KKinzona Eguna ospatuko dute Urretxun. Aurtengo festa berezia izango da, KKinzona irratiak 10 urte bete baititu. Irratsaio tailerra, kuña lehiaketa, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte.
Festa 11:00etan hasiko da, irratsaio tailer batekin. Nahi duten guztiek irratsaio bat nola egiten den ikasiko dute eta ondoren ikasitakoa praktikan jarriko dute. Kuña lehiaketa bat ere egongo da. Onenek sariak jasoko dituzte.
Kontzertuei dagokienez, Lehenengoa 12:00etan hasiko da. Peruk bere disko berria aurkeztuko du. Ondoren, bazkaria egingo dute. Bazkalostean, Furor 2.0 «kantaldi alternatibo zoroa» egingo dute. 22:00etatik aurrera, berriz, hiru taldek joko dute: Inoren Ero Ni, Borrokan eta Txost! Azken talde hau Urretxu eta Zumarragan bizi den jendeak sortu du eta bihar emango dute lehen kontzertua.
KKinzona irratikoek egun onak bizi dituzte. Izan ere, 10 urte betetzeaz gain, seinalea Legazpira heltzea lortu dute. Bideo bat prestatu dute hori ospatzeko. Legazpi konkistatzeak hori eta gehiago merezi du. Bide batez, legazpiarrei KKinzonan irratsaioak egiteko gonbitea luzatu diete. Irrati hau FMko 98.0-an entzun daiteke Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Ezkio, Gabiria eta Ormaiztegin. Kkinzona.eus webgunean ere entzun daiteke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.