Atzoko osoko bilkuran Aldiri kiroldegiaren kudeaketa BPXport Kirol Zerbitzuak enpresari esleitzea onartu zuten aho batez, kontratazio mahaiak egindako txostena berretsiz.
Behin bermeak aurkeztuta, enpresak ekainarean 1ean kiroldegia bere gain hartzea espero da. Bi urte lan egingo du bertan, 294.000 euroren truke. Kontratua urtez urte luzatu daiteke, gehienez lau urte osatu arte.
Enpresak Aldiri kiroldegian lan egiten duten hamaika langileak hartuko ditu. BPXport-ek 87,12 puntu lortu zituen, aurkeztutako beste bi enpresek baino hamar puntu gehiago.