June eta Luken Garitano eskiatzaile urretxuarren denboraldi bikaina
June eta Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrek denboraldi bikaina osatu dute. Junek 12 urte ditu eta Espainiako Kopan hirugarren postuan sailkatu da. Sierra Nevadan eta La Molinan podiumera igo da. Gainera, Valdesquiko eslalon erraldoia irabazi du. Espainiako txapelketan zilarrezko bi domina lortu ditu eta Aragoiko zirkuituko bi probetan podiumera igo da. Andorrako Borrufa nazioarteko probarako sailkatu da eta bertan hamaikagarren egin du bi probatan.
Bere anaiak, Lukenek, 9 urte bakarrik ditu eta aurten hasi da lehiatzen. Panticosako eta Astungo probetan nagusitu da eta beste toki askotan postu bikainak eskuratu ditu: Formigalen hirugarren, Baqueira Bereten bigarren eta bosgarren eta Pitarroy proban hirugarren eta laugarren. Azken proba hau Espainiako txapelketa ofiziosoa da.
Ekainean Alpeetara joango dira. Sei aste emango dituzte Les Deux Alpes eski estazioan, entrenatzen. Udazkenean beste bi aste emango dituzte Alpeetan, Les Deux Alpes eta Tignesen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide