Larunbatean Urola Garaia BTT Maratoiaren bosgarren edizioa egingo dute Urretxu eta Zumarragan. Aurten 421 txirrindularik parte hartuko dute. Mendiko bizikletaz beteko dira bi herriok.
Txirindulariak 08:30ean abiatuko dira Areizaga-Kalebarren plazatik. Eguraldi txarra egiten badu, irteera eta helmuga Gernikako Arbola plazan egongo dira bertako karpa anoa postu bezala erabili ahal izateko.
Parte hartzaileek, urteroko moduan, bi ibilbide izango dituzte aukeran. Bata 80 kilometrokoa eta bestea 40koa. Ibilbide luzekoek Goierri garaiko lau mendi ezagunenak igoko dituzte: Korosti (951 metro), Irimo (896 metro), Izazpi (967 metro) eta Beloki (651 metro). Ibilbide motzekoak Korosti eta Irimotik pasako dira.
Ibilbide luzeak 3.200 metroko desnibela du eta motzak 1.800ekoa. Hori guztia gutxi balitz, bi ibilbideen zatirik handiena bidexka estuetatik pasatzen da.
Parte hartzaileek hiru aparkaleku (La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan, Garaialde lizeoan eta Gainzuri ikastetxearen saskibaloi zelaian), dutxatzeko bi toki (bi kiroldegietan) eta bizikleta garbitzeko toki bat (Ederrena pilotalekuaren atzealdean) izango dituzte.
Gainera, proba hasi aurretik gosaltzeko aukera izango dute eta ibilbidean zehar lau anoa postu egongo dira (aurreko ur-teetan baino bat gehiago): Korostin, Deskargan, Aizpurutxon eta Pagotxetan. Gainera, Helmugan ere indarrak berritzeko aukera egongo da.
Dortsalak bihar eta etzi hartu ahal izango dira, pilotalekuan. Bihar 18:00etatik 20:00etara eta etzi 07:30etik 08:15era.
Proba hau Goierri kirol elkartearen mendi sailak antolatzen du eta GOIERRIKO HITZAren babesa du.
Oso proba gogorra
Mikel Beitia antolatzaileak egunotan euri asko egiten ez badu ez dela lokatz asko egongo dio. «Bai guk eta bai parte hartzaileek, nahiago dugu lokatz gutxi egotea».
Izan ere, proba honek ez du lokatzik behar oso gogorra izateko. «Kanpotik datozenek maratoiaren gogortasuna azpimarratzen dute. Euskal Herriko proba gogorrena da, ez baitago atsedenik. Txirrindulariak une oro gora eta behera ibiliko dira», amaitu du Beitiak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.