Goierri Quaker saskibaloi taldeak Lauko Finala jokatuko du
Goierri kirol elkartearen saskibaloi taldeak Lauko Finala jokatuko du asteburu honetan Urretxun, Lehenengo Nazionalera igotzeko. Larunbatean, 16:00etan, Goierri Quaker-ek Erroibide Irunen aurka jokatuko du. 18:00etan Hernani Tecnum eta Rodamientos Arizti taldeek neurtuko dituzte indarrak. Finala igandean jokatuko dute, 18:00etan. Irabazlea Lehenengo Nazionalera igoko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide