Urolaren haur mailako neskek Kopako finala jokatuko dute
Urola kirol elkarteko hiru futbol taldek partida garrantzitsuak jokatu dituzte asteburu honetan eta hiruek irabaztea lortu dute. Haur mailako neskek Kopako finalera sailkatzea lortu dute, kadete mailako mutilek mailaz igoko dira azken partida irabazten badute eta gazte mailako taldeak kopako final laurdenetara sailkatzea lortu du.
Haur mailako neskek Usurbilen aurka jokatu zuten larunbatean, Zumarragan. 2 eta 1 nagusitu ziren. Horrenbestez, Kopako finala jokatuko dute: larunbatean, 11:00etan Deban, Donostiako Intxaurdi taldearen aurka.
Kadete mailako mutilek, berriz, Kostkasi 4 eta 2 irabazi zioten. Azken partida irabazten badute, mailaz igoko dira. Azkenik, gazte mailako taldeak Ordiziaren aurka jokatu zuen. 3 eta 1 irabazi zuen. Horrenbestez, kopako final laurdenetara sailkatzea lortu du. Final laurdenetako partida larunbatean 16:00etan jokatuko dute, Azpeitiko Garmendipe zelaian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide