Giro bikaina Beitia mendi martxan
Igandean Iñaki Beitiaren oroimenezko mendi martxa egin zuten Urretxu eta Zumarragan. 1.068 lagunek eman zuten izena eta, eguraldi bikaina lagun, ia guztiek bukatu zuten. Guztiek antolatzaileen lana txalotu zuten.
Izena eman zuten 1.068 pertsonetatik, 721 gizonezkoak ziren eta 347 emakumezkoak (%32). 562 Urretxu eta Zumarragakoak ziren, 100 Azkoitikoak, 48 legazpiarrak, 33 azpeitiarrak, 27 beasaindarrak, 21 bergararrak, 21 ormaiztegiarrak 18 ordiziarrak 17 donostiarrak, 17 oñatiarrak eta 13 gasteiztarrak. Aipatzekoa da geroz eta azkoitiar gehiagok parte hartzen dutela.
Lurra oso ondo zegoen eta ez zen istripurik egon. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzaile guztiei eta boluntarioei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide