Xabier Zaldua Gipuzkoako bigarren mailako txapelketako finalera sailkatu da
Xabier Zaldua zumarragarra izan da Gipuzkoako bigarren mailako aizkolarien kanporaketako onena. Berarekin batera, Jon Irazu, Joseba Otaegi, Luix Txapartegi, Jexuxmari Mujika eta Eneko Otaño sailkatu dira finalera. Finala Santa Isabel egunean jokatuko dute, 12:00etan, Usurbilen. Zalduak oraindik apur bat gehiago eman dezakeela uste du eta txapelketa irabazteko itxaropena du. Irabazlea lehen mailara igoko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide