Urolak Ohorezko Erregional mailara igotzeko jokatu du gaur arratsaldean Argixaon, Lezoko Allerru taldearen aurka. Lezon 2 eta 1 galdu zuten eta, beraz, gaur 1 eta 0 edo bi goleko aldearekin irabazi behar zuten. 3 eta 1 irabazi dute eta, beraz, igotzea lortu dute. Lehen gola Markel Urratek sartu du eta bigarrena Iker Mujikak. Ondoren, Allerruk 2 eta 1ekoa sartu du. Urolak azken ordu erdia jokalari bat gutxiagorekin jokatu du. Hala ere, 3 eta 1ekoa sartzea lortu du, partida bukatzeko 10 minutu falta zirenean. Julio Pastrianek sartu du. Garaipenarekin igoera lortu du Urolak eta festa lehertu da partidaren amaieran Argixao futbol zelaian bertan eta gradetan.
Partida hasi aurretik, duela 25 urte Hirugarren Mailara igotzea lortu zuen taldeko jokalariak omendu dituzte; Mitxel Badiola, Iñaki Bixio Aranburu, Jose Kako Nuñez, Angel Garmendia, Jacinto Ibañez, Juanlu Elizondo… Egungo presidente Mikel Mesonerok, talde hartako jokalaria hori ere, orduko lehendakaria zen Jesus Mari Biaini oroigarri bat oparitu dio. Atsedenaldian, berriz, Gipuzkoako Kopa irabazi duen haur mailako nesken taldea eta mailaz igo den mutilen kadete taldea omendu dituzte.
Hona hemen partidan ateratako irudiak:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide