Donardegi baserrikoek Bordeleko limusin arrazako txapelketan parte hartu dute. Hiru abere aurkeztu dituzte eta hiruekin sariak lortu dituzte. Lerdena izeneko bigak bosgarren saria lortu du, Lera RJ zezenak bigarren saria eta Letwin RJ zezenak seigarren saria. Donardegi baserrikoak oso pozik daude lortutako emaitzekin, arraza honek Frantzian baitu bere jatorria.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide