Antxiñe Mendizabal idazleak eta Josu Maroto marrazkilariak Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza ipuina aurkeztuko dute bihar, 19:00etan, Antioko interpretazio zentroan. Egitasmo hau Irrintzi dantza taldeak eta Antxiñako Ama txistulari taldeak bultzatu dute. Biak 50. urteurrena ospatzen ari dira.
Irrintzi eta Antxiñako Ama-koak Mendizabalekin harremanetan jarri ziren eta hau ipuin bat prestatzen hasi zen. Ondoren, Marotori ipuina ilustratzea proposatu zion.
Zumarragako idazleak historia eta fikzioa uztartu ditu. «Juan Antonio Urbeltz folkloristak ezpata-dantzaren inguruan egin dituen interpretazioetan oinarrituta, Zumarragako ezpata-dantzaren interpretazio bat egin dut. Zumarragako historia eta Urbeltzen teorian oinarritutako fikzio bat uztartu ditut. Liburua fikzioarekin hasten da eta ondoren sei ipuin txiki daude. Guztietan ezpata-dantza ageri da, garai ezberdinetan: historiaurretik gaurdaino. Garai bakoitzaren hasieran garai horretara eramaten gaituen lamina bat eta azalpen historiko txiki bat dago».
Marrazkilari bat behar zuen eta Marotorengana jo zuen. «Lankide on bat behar nuen eta Josurengana jo nuen. Zailena estiloa finkatzea izan da. Halako ipuin bitxi baten estiloa aukeratzea ez zen erraza, baina oso ondo egin du».
Erronka eta ohorea
Marotok erronka eta ohore handia izan dela dio. «Antxiñeren munduan sartu beharra nuen, 50 marrazkirekin gainera. Estiloa aukeratzen denbora dezente pasa nuen, ipuina ez baitago adin zehatz batekoei zuzendua. Zumarragar guztiei zuzendutako altxor txiki bat da».
Liburuan Zumarragako toki eta pertsona ezagunak ageri dira: Antioko irudiak, Anjel Kruz Jaka historialaria, Joxe Oria trikitilaria, Mikaela Zunzunegi pandero jotzailea, Felipa Ormazabal serora…
Gogor lan egin dute. «Zumarragako ezpata-dantzari buruzko lan bat egitea, erantzukizuna da. Dakigun guztia hemen jarri dugu. Informazio asko bildu behar izan dugu. Datu historiko guztiak kontrastatuta daude eta asko ikasi dugu».
Ipuina Zumarragako Udalak argitaratu du eta herriko liburu-dendetan, kultur etxean eta interpretazio zentroan salgai jarriko da, 14 eurotan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.