Larunbatean irekiko dute Urretxuko igerilekua
Urretxuko igerilekua larunbatean irekiko dute. Berrikuntza nagusia zoruak irristagarriak izan ez daitezen hartu dituzten neurriak dira. Abonuei dagokionez, igerilekua eta kiroldegia erabiltzeko aukera ematen dute. 3-18 urte bitartekoenak, ikasle eta langabetuenak eta jubilatu eta pentsiodunenak 56,70 euro balio du, 18 urtetik gorakoenak 113,40 euro eta familiarrak 169,05 euro. 3-18 urte bitartekoen sarrerak 2,10 euro balio du, ikasle eta langabetuenak 3,60 euro eta 18 urtetik gorakoenak 4,80 euro. 10 sarrerako bonoak 42 euro balio du. Abonua egiteko kiroldegira jo behar da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide