'Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza' ipuinaren aurkezpen jendetsua
Antxiñe Mendizabal idazleak eta Josu Maroto marrazkilariak Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza ipuina aurkeztu zuten atzo Antioko interpretazio zentroan. Ekitaldira herritar asko hurbildu ziren eta aretoa bete egin zen. Mendizabal eta Marotorekin, Mikel Serrano alkatea, Ines Aztiria dantzaria eta Endika Altzelai txistularia eseri ziren. Izan ere, liburua Irrintzi dantza taldeak eta Antxiñako Ama txistulari taldeak bultzatu dute eta udalaren babesa jaso du. 14 eurotan jarri dute salgai, kultur etxean, interpretazio zentroan eta bi herrietako liburu-dendetan. Alkateak Mendizabalek bildutako informazioa beste lan batzuk egiteko ere erabiliko dela eta Marotok libururako egindako marrazki batzuk interpretazio zentroan jarriko dituztela aurreratu zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide