Musti Mujikaren oroimenezko partida jokatuko dute larunbatean
Larunbatean, 11:30ean, Urolako eta Realeko beteranoek Musti Mujikaren oroimenezko 13. partida jokatuko dute Zumarragako Argixao zelaian. Partidaren ondoren, 12:45ean, oroimen ekitaldia egingo dute eta sariak banatuko dituzte.
Partidaren iraupena 60 minutukoa izango da. Berdinketa emaitzarekin bukatzen bada, penaltiak jaurtiko dituzte. Partida hau Urola Kirol Elkarteak eta Musti Taldeak antolatu dute. Herritarrei Argixaora hurbiltzeko eskatu diete.
Iaz bina egin zuten eta penaltiak jaurtiki behar izan zituzten. Azkenean, Urola nagusitu zen. Realarekin jokalari ezagunek jokatu zuten: Uria, Larrañaga, Fuentes, Iturrino, Loinaz, Alkiza eta Luis Perezek, besteak beste.
Musti Taldeak, partida hau antolatzeaz gain, datorren denboraldiko kuota ordaintzeko epea ireki du. Kuota 15 eurokoa da eta dirua laguntaldeak Laboral Kutxan duen kontuan sartu behar da: ES26 3035 0132 54 1320040231. Kuota ordaintzen dutenen artean, Realaren partida bat ikusteko sarrera zozkatuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide