Urretxu eta Zumarragako Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteak bi ekitaldi antolatu ditu aste honetarako. Biek ala biek Zumarraga hobeto ezagutzeko balioko dute: ostegunean Antonio Pradak Zumarragarrak liburuari buruz hitz egingo du eta iganderako Argisao mendira irteera antolatu dute.
Solasaldia Zelai Arizti kultur etxean izango da, 18:30ean. Pradak urtarrilean aurkeztu zuen liburu hau. Bertan, erroldak oinarri hartuta, herriaren bilakaera aztertu du: biztanle kopuruarena, etxebizitza eta kale kopuruarena, genero eta adinarena, biztanleen egoera zibilarena, lan-jarduerena, herritarren jato- rriarena, prestakuntza akademikoarena eta euskararena.
Iganderako, berriz, Argisao mendira eta Elgarresta auzora irteera antolatu dute. Parte hartzaileak 08:00etan elkartuko dira Areizaga-Kalebarren plazan. Handik, Aparizio auzora joango dira. Ondoren, Matxain, Argisao, Korta eta Eitzaga bisitatuko dituzte. Gidari lanak Jonmikel Intsaustik egingo ditu.
Parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute. Horretarako, zintzo_mintzo@otamotz.eus helbide elektronikora idatzi behar dute.
Mendi ezezaguna
Igandeko irteera Argisao mendia ezagutzeko aukera paregabea izango da. Izan ere, mendi hau ez da oso ezaguna. Herritar gehienek Beloki eta Izazpira jotzen dute eta askoz ere gutxiago dira Legazpiko eta Gabiriako mugetatik gertu dagoen mendi honetara joateko ohitura dutenak.
Argisaora bidean, Urretxuko lantegi zaharrak, Mendiarasko gurutzea, Aparizio auzoa, Elgarrestamendi auzoa, Kaminpe fundizioa, Matxain zubia, Matxain etxaldea, Matxainerreka, eta Republika Lepoa bisitatuko dituzte, besteak beste. Argisaon, Argisaoko Santa Krutzen Batasuna gogoratuko dute. Batasun hau, Zumarraga, Ezkio eta Gabiriak osatu zuten XVII. mendean.
Herrira bidean, Goiko Txabolaz, ospitaleaz, Eitzako baselizaz eta Jira-Bira eskulturaz, Itziar eskulturaz, saskigileez eta Zumarragako trikitixaz hitz egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.