Javier Alonso argazkilari zumarragarrak Altzairua erakusketa inauguratuko du bihar, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Bertan, ArcelorMittal enpresan ateratako irudiak jarri ditu. Argazkiak hilaren 25era arte egongo dira.
Erakusketa hau oso berezia da. Alde batetik, herriko enpresa garrantzitsuena izandakoa iaz itxi zelako. Bestetik, lehenengoz enpresa barruko irudiak erakutsiko direlako.
Esteban Orbegozo enpresak (ondoren ArcelorMittal) Zumarraga goitik behera aldatu zuen. 3.000 langile izatera heldu zen eta urte gutxi batzuetan Zumarragako populazioa laukoiztearen arduradun nagusia izan zen. Bere pabilioiek herrigunearen zati handi bat hartzen dute.
Baina bertan lan egin zutenek bakarrik dakite pabilioi horien barrualdea nolakoa den. Asko dira noizbait bere buruari hor barruan zer egongo den galdetu dioten herritarrak, baina inoiz ez dute sartzeko aukerarik izan.
Orain, enpresa itxi eta urtebetera, barrura sartzeko aukera edukiko dute. Luxuzko gidari baten eskutik, gainera: Javier Alonso langile ohia.
Alonsok 15 urte eman zituen ArcelorMittalen lanean. Lehenengo logistika sailean eta ondoren mantentze sailean. Duela zortzi urte ekin zion argazkiak ateratzeari, egunen batean erakusketa bat egiteko asmoarekin. «Nire asmoa erretiroa hartutakoan erakusketa bat egitea zen. Ez nuen espero horren azkar egitea».
Argazki asko lan orduetatik kanpo atera zituen. «Gauez joaten nintzen, 22:00etatik 01:00etara, lan bereziren bat egin behar zutenean. Bestalde, lanera beti kamera batekin joaten nintzen, badaezpada ere».
Erakusketan lan prozesu osoa ikus daiteke: txatarra nola iristen zen, labean nola kargatzen zuten, nola urtzen zuten, altzairu barrak nola irteten ziren… Lantegiko sekzio batzuetako lana oso gogorra zen eta argazkiak ateratzea ere ez zen erraza izan. «Sua eta txinpartak ageri diren argazkiak ikusgarrienak dira. Batzuk baldintza gogorretan atera behar izan nituen, bero handiarekin».
Bestalde, lantegian argazkiak ateratzeko baldintzak oso kaskarrak ziren. Hori dela eta, egindako lanaz harro dago. «Altzairutegia oso toki iluna da eta altzairuak, berriz, argi asko ematen du. Argazki hauek oso baliotsuak dira niretzat, asko kosta zitzaidalako ateratzea. Ordu asko eskaini dizkiot egitasmo honi».
Lantegia itxi izanak balio berezia ematen dio bere lanari. Argazki hauek Zumarragaren historiaren zati bat dira. Galdu den mundu baten lekuko. «Niretzat hura eguneroko lana zen, baina erakusketa honi esker herritar askok lantegia barrutik ikusteko aukera edukiko dute. Legazpin Gorka Salmeronek Patrizio Etxeberria enpresari buruzko lan bat egin zuen, baina hemen oraindik ez da halakorik egin».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.