Musti Mujikaren oroimenezko 13. partida jokatu dute gaur, Zumarragako Argixao zelaian, Urola eta Realeko beteranoek,Urola Kirol Elkarteak eta Musti Taldeak antolatuta. Bertan bildu dira, jokalari txuri-urdina izandakoaren senideak, taldekide izandakoak, lagunak eta beste hainbat herritar. Partida, 0 eta 1 amaitu da, Realaren alde. Orbegozo, Bakero, Fuentes eta Larrañaga aritu dira, besteak beste, talde txuri-urdinean.
Partidaren ondoren, oroimen ekitaldia egin dute eta sariak banatu dituzte. Azkenik, lunch-a izan dute larunbata goiz beroari aurre egiteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide