Igandean Elite txapelketako finala jokatu zuten Zumarragako Beloki pilotalekuan. Pilotaleku honek 25 urte bete ditu. Hori dela eta, finala hasi aurretik, Beloki pilota eskolako lau pilotarik partida bat jokatu zuten eta urte hauetan guztietan zuzendaritzako kideak izan direnak omendu zituzten. Elite txapelketako finala Espinal eta Sarasa nafarrek irabazi zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide