Gema Hernandezek Sariñenako triatloia irabazi du
Urola taldeko Gema Hernandezek Sariñenako (Huesca) triatloia irabazi zuen igandean. 1.900 metro egin zituen igerian, 74 bizikletan eta 14 korrikan. Bera izan zen klubeko partaide bakarra. Ander Erauskin, Pablo Manuel eta Iñaki Etxanizek, berriz, Almazorako (Castelló) triatloian parte hartu zuten. Hauek 1.900 metro egin zituzten igerian, 90 bizikletan eta 21 korrikan. Eta larunbatean taldeko bederatzi kidek Lekeitioko proban parte hartu zuten. Ainhoa Portillo, Ainara Gonzalez, Asier Auzmendi, Javier Gonzalez, Joseba Alberdi, Juan Seño, Iban Azarola, Iñigo Zufiaur eta Oier Diaz de Espadak 750 metro egin zituzten igerian, 20 bizikletan eta bost korrikan. Proba hau Euskal Herriko zirkuitukoa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide