Aritz Egeak Greziako Olympus Marathon irabazi du
Aritz Egea mendiko korrikalari urretxuarrak Greziako Olympus maratoia irabazi du. Bigarrenari ia 20 minutu atera dizkio eta errekorra hautsi du. Proba hau munduko koparako baliagarria da. Egearen munduko kopako lehen garaipena da. Sailkapeneko buruan dago eta hiru lehenengoen artean bukatzea espero du. Hurrengo proba bi aste barru egingo du, Katalunian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide