Denis Itxaso Kultura diputatua, Irrintzi eta Antxiñako Ama taldekoekin
Denis Itxaso Kultura diputatua Irrintzi eta Antxiñako Ama taldeko dantzari eta txistulariekin elkartu zen atzo aldundiaren egoitzan. Itxasok 50 urte bete dituzten bi talde hauek zoriondu zituen. “Tradizioak eta folklorea gordetzeko apustua norbaitek egin behar du eta horrek konpromiso bat eskatzen du. Bi talde hauek tradizioak mantentzeko eta kide berriak erakartzeko gaitasuna erakutsi dute”.
Kultura diputatuak tradizioak gaurkotu izana eta emakumeen integrazioa “modu naturalean” egin izan ere txalotu zuen. Zorionak eta eskerrak eman zizkien horregatik guztiagatik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide