Neuro-errehabilitazioari buruzko jardunaldia, bihar Urretxun
Bihar, 18:00etan, neuro-errehabilitazioari buruzko jardunaldia egingo dute Urretxuko Mugitegi industrialdeko Sortzen eraikinean (C bidea, 18. zenbakia). Aldundiko ordezkari batek eta Toledoko paraplegiko ospitaleko eta Erromako laborategi bateko adituek parte hartuko dute. Bukaeran, Gogoa, Vitia eta Virtualware enpresek neuro-errehabilitaziorako produktuen erakusketa egingo dute. Jardunaldi hau Uggasa garapen agentziak antolatu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide