Futbolean jokatu nahi duten 17 urtetik gorako nesken bilera, gaur Argixaon
Urola futbol taldeak emakumezko futbolaren aldeko apustua egin du. Aurreko denboraldian haur mailako eta kadete mailako taldeak izan ditu eta datorren denboraldirako beste bi talde nahi ditu: futbol eskolakoa eta senior mailakoa. Azken talde honen helburua neskek herrian bertan jokatzen jarraitu ahal izatea da. Izan ere, kadete taldetik Legazpira joan beharra dute futbolean jarraitu nahi badute.
Futbolean jokatu nahi duten 17 urtetik gorako neskak bilera batera deitu dituzte. Gaur egingo dute, 19:00etan, Argixaon. Neska batzuek talde horretan jokatzeko asmoa azaldu dute dagoeneko. Futbol eskolako taldea, berriz, urriaren 4an hasiko da entrenatzen. 2007, 2008 eta 2009an jaiotako neskek jokatuko dute talde honetan. Izena emateko, Argixaoko bulegora jo behar da: astearte eta ostegunetan, 18:30etik 20:00etara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide