Neuro-errehabilitazioari buruzko jardunaldia
Atzo, neuro-errehabilitazioari buruzko jardunaldia egin zuten Urretxuko Sortzen eraikinean. Aldundiko Garikoitz Agotek eta Sebas Zurutuzak, Toledoko paraplegiko ospitaleko Angel Manuel Gilek eta Marco Molinari mediku italiarrak parte hartu zuten. Bukaeran, Gogoa, Vitia eta Virtualware enpresek neuro-errehabilitaziorako produktuen erakusketa egin zuten. Jardunaldi hau Uggasa garapen agentziak antolatu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide