Carlos Mediavillak irabazi du Santa Isabel jaietako argazki lehiaketa
Carlos Mediavillak irabazi du Santa Isabel jaietako argazki lehiaketa. Sari banaketa ekitaldia larunbat honetan izango da, 12:00etan, Zumarragako Antio interpretazio zentroan.
Lehiaketan hamar helduk eta zortzi haur eta gaztetxok parte hartu dute. Saritu guztiak Urretxu eta Zumarragakoak dira. Bigarren saria Jose Luis Ruizek irabazi du, hirugarrena Iñaki Oiartzabalek eta herriko bilduma onenari dagokiona Iker Gutierrezek. Gaztetxo onena Iker Ruiz izan da. Gaztetxoen artean, bigarren bilduma onena Alex Murciegok aurkeztu du eta hirugarren onena Unai Peñak.
Epaimahaia Javi Alonso, Bakartxo Aniz eta Manu Barreiro argazkilariek osatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide