Zintzo-Mintzok bilera deitu du biharko
Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteak urteko lehen seihilabetekoaren balorazioa egiteko bilera deialdia egin die bazkideei. Urretxuko kultur etxean izango da bilera, bihar, 19:00etatik aurrera. Iragandako hilabeteen balorazio egiteaz gainera, aurrera begira dituzten asmoen inguruko hausnarketa ere egingo dute bihar. Hauek dira jorratuko dituzten gaiak:
Egindakoen balorazioa (urtarrila eta ekaina bitartean):
-Zumarragarrak liburuaren eskaintza bazkideei, eta solasaldia.
-Mendi ibilaldia: Argisao aldea ezagutuz (argazkian)
Aurrera begirakoak (iraila eta abendua bitartean):
-Merkataritza kanpaina: proposamen bat.
-Kantu afaria
-Herri ibilaldia: proposamenik dagoen aztertu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide