Urretxuko eta Zumarragako Harrera taldeak San Joan eta Santa Isabel jaietan saldutako boletoen artean irabazle suertatu diren herritarrei sariak banatu dizkietela jakitera eman du. Urretxuko San Joan jaietako irabazlea Unai Izagirre izan da eta Zumarragako Santa Isabel jaietakoa Beatriz Perez. Mariskada bat edo Mahala produktuekin osatutako otarra zituzten biek ala biek aukeran, otarra izan da, azkenean, biek aukeratutako saria. Sari banaketa Santa Barbaran eta Antion egin berri dute, hurrenez hurren.
Harrera taldea preso eta iheslari ohiei babesa emateko sortutako elkartea da. Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkiete lerro hauen bitartez, boletoak erosi dituzten herritar guztiei, eta zorionak luzatu dizkiete irabazleei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide