Xabier Zalduak bi aizkora apustu lotu ditu, Arria V-rekin eta Etxeberriarekin
Abenduaren 3an apustua egingo dute Xabier Zaldua Gurrutxazpi eta Xabier Orbegozo Arria V aizkolariek, Azpeitiako zezen plazan. Hamar kana erdiko ebaki beharko dituzte, eta hamar kilometro korrika egin. Zalduak errebantxa hartzeko aukera izango du; izan ere, 2013an ere apustua jokatu zuen Arria V-ren aurka, baina galdu egin zuen ordukoan.
Arria V-rekin bakarrik ez, Joxan Etxeberriarekin ere lotu du apustua Zalduak. Oraindik ez dituzte eguna eta lekua zehaztu. Etxeberriak abantaila izango du apustu honetan. Hamar kana erdiko ebaki beharko ditu bakoitzak. Ondoren, Zalduak hamar kilometro egingo ditu korrika, zezen plazari 100 buelta emanez. Etxeberriak, berriz, 20 buelta gutxiago eman beharko ditu: zortzi kilometro.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide