Urretxuko gastronomia lehiaketan haragi bolak prestatu beharko dituzte
Urretxuko Santa Anastasia jaietako ekitaldi arrakastatsuenetakoa da gastronomia lehiaketa. Dagoeneko eman dute jakitera zein izango den aurten prestatu beharreko platera: haragi bolak ardo beltz erara. Jaietako larunbat arratsaldean izango da lehiaketa, eta ondoren Ederrena pilotalekuan jango dute prestatutakoa. Izen ematea irailaren 9an egin beharko da, 11:00etatik 13:00etara, kultur etxean.
Galela Gastronomia Lehiaketaren Lagunak elkarteak antolatu du aurtengoa, baina datozen urteetarako errelebo bila dabiltza.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide