Ipar Euskal Herriko
Zezenaren Taldea musika taldeak abesti bat eskaini dio Urretxu-Zumarragari:
Pissenlit love. Patatra izeneko diskan sartu dute, eta gure herrian gertatzen den maitasun istorio batez hitz egiten du. Zezenaren taldeak kontzertu bat eskaini zuen duela urte batzuk Gaztelekun.
Hemen entzun daiteke abestia:
https://zezenarentaldea.bandcamp.com/track/pissenlit-love
Abestiaren letra:
Urretxu Zumarragan
lore ttipi bati ohartu nintzen
Ondotik pasa,
sekulan ez kasurik emaiten
Ene gisa, ez zen osoki iratzarria
gauak ximurtua
kolore arrunt arruntekoa
ez beste mundu batetakoa
Lore ttipia
beti ene beha balitz bezala
Ulertu nuen
hura bai zela ene iguzkia
Berantesten zaut biharamuneko goiz ederra
Ta espero bezala
Urretxu Zumarraga herrian
ikusi zaitut maitia
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide