Pintura potoak bota dituzte Urretxuko igerilekura, eta gaur ez dute ireki
Bart norbaitek lau pintura poto bota ditu Urretxuko kanpoko igerilekuko uretara. Ondorioz, gaur ezin izan dute igerilekua ireki, garbiketa lanak egiteko. Jon Luqui alkateak azaldu duenez, igerilekua guztiz hustu eta ur garbia jarri behar izan dute. Bihar berriro irekiko dute.
Udalaren gaitzespen irmoa
Udalak irmoki gaitzetsi du gertakaria, hedabideei helarazitako ohar baten bidez. “Atsekabe handia sortzen digu zenbait jende jarrera onartezin horikein dibertitzea; igerilekuaren itxiera behartzea ergel batzuei besterik ezin zaie bururatu”.
Igerilekuko kameretako grabazioak begiratuko dituztela argitu dute, errudunak identifikatu ahal izateko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide