Andre Mari eguneko ezpata dantza egingo du bihar Irrintzi dantza taldeak
Bihar Andre Mari eguna ospatuko da Zumarragan. 11:00etan meza nagusia eskainiko dute Jasokundeko Andre Mariaren elizan, eta, bertan, Irrintzi dantza taldeko kideek ezpata dantza egingo dute, Antxinako Ama txistulari taldearekin batera. Ondoren, 12:15 aldera, Euskadi plazara joango dira, eta ohorezko aurreskua dantzatuko dute udal agintarien aurrean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide