Zumarragako pertsona bat 219 kilometro orduko abiaduran harrapatu dute Nafarroan
Ablitasen (Nafarroa) harrapatu zuten, atzo, Nafarroako Poliza Foralek, radar bidezko kontrol batean. 19:45ean hartu zuen irudia radarrak. Zumarragako 28 urteko gaztea 219 kilometro orduko abiaduran zihoan, AP 68 errepidetik. Polizia Foralak jakinarazi duenez, Ablitasetik Imarkoain herrira dauden 95 kilometroak, 32 minutuan egin zituen, 180 kilometro orduko bataz besteko abiaduran.
Errepideko segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote, eta ostegunean Tuterako epaitegian azalpenak eman beharko ditu epailearen aurrean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide