Urretxuko eta Zumarragako udalek elkarretaratzea deitu dute
Bartzelonako eta Cambrilseko erasoak gaitzesteko. 12:00etan izango da, Areizaga Kalebarren plazan. Bertan izango dira bi udaletako alkateak eta ordezkariak.
Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak bost minutuko elkarretaratze isilak egiteko gonbita luzatu die udal guztiei, “indarkeria terroristaren basakeria irmoki gaitzesteko”, eta biktima eta senideei elkartasuna adierazteko.
Atzo arratsaldean ekintzaile batek 13 lagun hil eta ehun inguru zauritu zituen Bartzelonako Rambletan, furgoneta batekin harrapatuta. EI Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa. Bart, berriz, auto batekin zazpi lagun harrapatu dituzte Cambrilsen, eta horietako bat larri zaurituta dago.
(Oharra: irudia 2015ekoa da, Pariseko atentatuak gaitzesteko egindako elkarretaratzekoa).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide