Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian Goierriko hainbat herritan. Urretxu Zumarragan, bi udaletako ordezkariak eta herritar ugari bildu dira, Areizaga Kalebarren plazan.
Atzo Bartzelonan eta Cambrilsen izandako erasoak gaitzetsi dituzte, eta biktimekiko elkartasuna adierazi dute. Bost minutuko elkarretaratze isila izan da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide