Zumarragako EH Bilduk bere Twitter kontuaren bidez jakinarazi duenez, Antziñe Biain Zumarragako zinegotzia Mendebaldeko Saharako El Aaiún kanpamendutik kanporatu du Marokoko poliziak.
Igandean iritsi zen hara, eta asteartean, giza eskubideen alde lan egiten duen ekintzaile batekin bilduta zegoela, poliziak pasaportea eta datuak eskatu zizkion. Arrazoi politikoengatik joana zela argudiatuz, kanpamendutik kanporatu eta Agadir hirira joateko agindu zioten.
Kanporatzeko unea “tentsio eta estres handikoa” izan zela adierazi dio Biainek EFE agentziari.
Irudia: @ehbilduzumarrag (Twitter)
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide