Urolako jokalariek lore eskaintza egingo diote Antioko Ama Birjinari
Urola futbol taldeak lore eskaintza egingo dio Antioko Ama Birjinari, datorren irailaren 2an. Senior mailako nesken eta mutilen taldeetako kapitainek eta Urolako presidenteak egingo dute lore eskaintza. 13:00etan izango da ekitaldia, eta Pedro Laskurain apaizak zuzenduko du. Lore eskaintzaren ondoren, taldeko argazkia aterako dute, eta Antioko Bide Bide jatetxean bazkalduko dute jokalari guztiek.
Arratsaldean, berriz, triangular bat jokatuko du mutilen taldeak Argixao zelaian. Idiazabal eta Gasteizeko Zaramaga taldeek osatuko dute triangularra. 17:00etan hasiko dira.
Neskek irailaren 9an jokatuko dute triangularra, Goierri Gorri eta Eibar B taldeekin. 16:30ean izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide