Joxe Mari Iparragirre olerkaria Urretxuko seme kuttuna da, baina bere estatua oso egoera kaxkarrean zegoen: aspaldi garbitu gabe, belztuta eta pitzatuta. Urretxuarrek bere seme kuttuna zenbat maite duten ikusirik, egoerak ezin zuen luzaroan iraun. Udalak garbitzea eta zaharberritzea agindu du eta Iparragirre inoiz baino dotoreago ageri da.
Zaharberritze lanak EHUko bi adituk gidatu dituzte eta aurrekontua 10.000 eurokoa izan da. Aldundiak 4.000 euroko diru-laguntza eman du. Gernikako arbola konposatu zuen musikariak horrenbeste merezi du!
Estatua erabat belztuta ze-goen, kutsaduraren, hezetasunaren, txorien eta ondoan dituen zuhaitzen eraginez. Pitzadura txikiak ere bazituen. Zaharberritzaileek, garbitu eta txukuntzeaz gain, babes geruza bat eman diote. Gainera, udalak mantenu plan bat eskatu du.
Iparragirreren omenezko estatua 1890eko irailaren 28an inauguratu zuten, bera hil eta bederatzi urtera. Instituzioek, herritarrek eta Habana eta Buenos Aireseko euskal etxeetako bazkideek ordaindu zuten.
Francesc Font i Pons eskultoreak egin zuen, 1888an. Horretarako, Carrarako marmola erabili zuen. Marmol hau munduko ezagunena da. Oso preziatua da, bere zuritasunagatik. Horra hor Urretxuko estatua garbitu eta zaharberritzeko beste arrazoi on bat. Carrara herriko harrobi zaharrenak Brontze Arokoak dira eta erromatarren garaiko eraikin publiko eta palazio asko bertako marmolarekin egin zituzten. Michelangelo Buonarroti eskultore eta margolariak ere Carrarako arrokak erabili zituen bere David ospetsua egiteko.
Iparragirreren estatua ere gustura egingo zukeen, beharbada, baina Urretxuko olerkaria jaio baino askoz ere lehenago hil zen. Hori dela eta, marmola Italiatik ekarri zuten, baina eskultorea Kataluniatik. Font i Ponsek ez du Michelangeloren ospea, baina bera ere artista bikaina izan zen. Bartzelonan jaio zen 1848an eta Madrilen hil zen 1931n. Barroko kutsuko lanak egin zituen.
Bartzelonako Cristobal Colonen eskultura ospetsua egin zuen, beste batzuekin batera. Horretaz gain, Bartzelonako Olano etxerako Elkanoren eskultura bat egin zuen eta Granadako josulagunen elizarako Loiolako Inaziorena. Jesusen bihotzaren irudi asko egin zituen, josulagunek eskatuta, Estatu espainiar osoan zehar.
Urretxuko eskultura
Urretxuarrentzat egin zuen lanari dagokionez, Iparragirre jarrera heroikoan irudikatu zuen. Esku batean gitarra du (nola ez) eta bestean aitzur bat.
Oinarria Dionisio Atxa zumarragarrak egin zuen, Mañariko harriekin. Aurrealdean Gipuzkoako armarria du, atzealdean eskultura noren ekimenez egin zen eta zein urtetakoa den jartzen du, eskuinaldean Euskal Erriaren oroipena jartzen du eta ezkerraldean gitarra bat eta partitura batzuk ageri dira. Berauetan Gernikako arbola-ren lehen konpasak daude idatzita.
Bere garaian, eskulturak burdin hesi bat zuen. Udalak burdin hesi berri bat jarriko du, eskultura eta zuhaitzak babesteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.