Ikastolako ikasle ohien topaketa, irailaren 30ean
Urretxu-Zumarraga ikastolak bazkaria antolatu du irailaren 30erako, ikastetxearen 50. urtemuga ospatzeko. Topaketa honetan ikasle ohiak eta irakasleak elkartu nahi ditu, baina ikastolaren sorreran laguntzen aritu ziren guraso eta herritarrak ere gonbidatuta daude.
Bazkarirako txartelak irailaren 1etik 15era egongo dira salgai, 25 eurotan, ikastolako eta lizeoko idazkaritzetan eta Apain, 33, Ezkurra, Krak eta Arkupe tabernetan.
Bazkaria ikastolan bertan izango da, 14:30ean. Aurrez, 11:00etan, harrera ekitaldia egingo da Lurdesko Ama elizan. Bertara hurbiltzen direnek ikastola bisitatzeko aukera edukiko dute. Eguna behar bezala amaitzeko, 18:00etatik 20:00etara dantzaldia egongo da.
Topaketa 18 urtetik gorako ikasle ohiei zuzendua dago eta 1.800 lagunentzako tokia egongo da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide