Urola futbol taldeak lore eskaintza egin dio Antioko Ama Birjinari. Senior mailako nesken eta mutilen taldeek eta zuzendaritzak parte hartu dute. Lehenago, taldeko argazkia atera dute. Antioko jatetxean bazkalduko dute eta arratsaldean mutilen taldeak txapelketa bat jokatuko du Argixaon, Idiazabal eta Gasteizko Zaramaga taldeekin. Txapelketa 17:00etan hasiko da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide