Asteburuetako botila festek kezka piztu dute
Horra hor bizilagun batek igande goizean bidalitako argazkia. Larunbat gauean botila festa egin zuten gazte batzuk jubilatuen etxe ondoko parkean utzitako botilak dira. Gainzurin, ikastolan eta beste parke batzuetan ere botila festak egiten dituzte. Gainera, txikizioak egon dira.
Larunbatean istiluak ere egon ziren. 04:00ak aldera, taberna gunean bizi den herritar batek ertzainei deitu zien zarata asko zegoelako. Ertzainen arabera, bertaratu zirenean biraoka hartu zituzten eta botilak bota zizkieten. Alkatea kezkatuta ageri da gazte batzuen jarreragatik. Lazkaoko jaietatik bueltan zetozen gazte batzuek kargu hartu zien emakume bat erasotu zutela gogoratu du.
Diagnostiko bat egin behar da eta ondoren inplikatutako eragile guztiek (ikastetxeak, gurasoak, udala, udaltzaingoa, ertzaintza…) plan bat diseinatuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide