Urretxuko Udalak herrigunean dauden txabolak botatzeko agindu du. Gaur Elizalde ingurukoak (Grupo Santa Barbara ondokoak) botatzen ari dira eta Mundo Mejor ondoan baratzeak dituztenei ere txabolak kendu behar dituztela esan diete. Elizaldeko txaboletan uralita dago eta langileak traje bereziekin lan egiten ari dira.
“Elizaldeko txaboletan arazoak egon dira: arratoiak, gazteek piztutako suteak… Elizaldeko bizilagunak kexu ageri ziren eta txabola guztiak botatzeko agindu dugu. Baratzeak mantendu daitezke, baina txabolak kendu egin behar dira”, azaldu du Igor Zubillaga zinegotziak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide