Urretxuko Udalak Urretxun Bizi Gara harrera eskolan matrikula egiteko epea ireki du. Ekimen hau beste kultura batzuetatik datozen adin nagusiko bizilagunei zuzendua dago. Urretxuko eta Goierri garaiko gizartearen, historiaren eta baliabideen ezagutza handiagoa izan nahi dutenei, alegia.
Laugarren edizio honetako saioak asteartetan eta ostiraletan izango dira:?09:30etik 11:45 era, Aizpurunea kultur etxean. Lehen saioa urriaren 3an izango da eta azkena abenduaren 22an egingo dute. Parte hartzaileek 36 eskola ordu jasoko dituzte, guztiz doan. Hitzaldi, txango, tailer eta bisita gidatuetan parte hartuko dute, besteak beste. Aurrekoetan bezala, teknikariek, eragileek eta herriko erakunde eta elkarteetako ordezkariek eman dizkiete azalpenak. Ikasleek historia, gizartea, kultura, enplegua, etxebizitza, hezkuntza, hizkuntza, osasuna… izango dituzte hizpide.
Gainera, lehen aldiz, nahi duten guztiek egonaldia egin ahal izango dute herriko kultur elkarteren batean. Egonaldi hauek bost astekoak izango dira. Egonaldien helburua elkarrekiko ezagutza sustatzea eta harrera eta egokitzapen prozesuak erraztea da.
Egitasmo honetan parte hartu nahi dutenek Urretxuko udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako bulegora jo behar dute. Irailaren 26a da horretarako azken eguna. Argibide gehiago nahi dutenek ere bertara jo dezakete edo 943 03 80 80 telefono zenbakira deitu.
Ekimen hau 2014an jarri zen martxan eta ordutik 36 bizilagun pasa dira harrera eskolatik. Urretxun Bizi Gara 2009ko Inmigrazio eta Bizikidetza planaren barruan kokatzen da. Helburua Urretxu osatzen duten kulturen arteko aberastasuna bultzatzea eta topaketarako gune bat eraikitzea da. Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren babesa du. Batzorde hau herritarren parte hartzeari irekita dago eta, besteak beste, kulturen arteko azoka antolatzen du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.