'La flauta magica' opera, hilaren 20an Zelai Ariztin
Urretxu eta Zumarragako operaren lagunek denboraldiko lehen emanaldia aurkeztu dute: hilaren 20an (datorren asteazkenean) La flauta magica opera emango dute Zelai Arizti aretoan. Emanaldia 20:15ean hasiko da eta 190 minutuko iraupena izango du. Zuzenean emango dute Londreseko Royal Opera Housetik. Sarrerak, aurretik erosita, 10 euro balio du. Egunean bertan 12 eurotan salduko dituzte.
Mozartek Emanuel Schikaneder enpresari eta lagunari laguntzeko konposatu zuen opera hau. Biek arazo ekonomikoak zituzten garai hartan. Biak masoiak ziren eta masoien eragina nabarmena da lan honetan. Historian zehar gehien antzeztu den operen artean dago eta musika pasarte batzuk oso ezagunak dira. Ilustrazioaren aldeko komedia fantastiko bat da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide