Pelikuletako musika, larunbatean Antioko Musikaldian
Larunbatean, 19:30ean, Antioko Musikaldiko bigarren kontzertua izango da. Ainhoa Zubillaga mezzo-sopranoak eta Iñaki Salvador piano-jotzaileak Voces de cine emanaldia egingo dute. Pelikula ezagunetako abestiak eskainiko dituzte. Besteak beste, Desayuno con diamantes, Dumbo, Dias de vino y rosas, Venus era mujer, El cazador, La mision, Sonrisas y lagrimas, El mago de Oz, Tacones Lejanos eta Chicago. Autobusa egongo da, doan, Antiora igotzeko. 19:00etan irtengo da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide