Jaietako ekitaldien leku aldaketak eguraldi txarra egiten badu
Urretxuko Udalak jaietako hainbat ekitaldi tokiz aldatuko ditu eguraldi txarra egiten badu. Gaur iluntzeko karaokea Gernikako Arbola plazako karpan izango da, euria egin edo ez. 23:30eko hip-hop jaialdia bertara eramango dute txarra egiten badu. Hauek izango dira gainontzeko aldaketak, beti ere txarra egiten badu: bihar eguerdiko Sagartu ikuskizuna kiroldegira eramango dute, bihar arratsaldeko folklore jaialdia Labeaga aretora, bihar gaueko txistu kontzertua Aldiri kiroldegira, asteleheneko haurren ekintzak kiroldegira, asteleheneako kuadrillen bazkaria frontoira eta Gernikako Arbola plazako karpara eta asteleheneko dantzaldia eta kantu afaria aipatutako karpara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide