Iragana Oroituz Etorkizuna Eraiki lema aukeratu du Batek Daki koadrilak aurtengo Santa Anastasietako Euskal Jaietako karrozen lehiaketan parte hartzeko. Hauekin batera, beste bederatzi koadrila ibili dira Urretxuko kaleetan zehar: NEE, Guztiok Bat, OORP, Batek Daki, Bota Pinue, Eyak Jodiu, Kalera, DGDB, Pata eta Alain eta Lagunak.
Hamar parte hartzaile hauetako bostentzako lehenengo parte hartzea izan da, epaimahaikideek gazteen parte hartze hau eta karrozen kalitatea goraipatu dute.
Aipatutako koadrilez gain, “Lurra” Dantza Taldea, Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa, Poloniako Dance and Song Group”Kyczera”, Antxinako Ama Txistulari Taldea, Secundino Esnaola Musika Eskolako Trikitilariak, Zumarragako trikitixa taldeko kideak, eta Irrintzi Dantza Taldeko gazte eta beteranoek herriko kaleak alaitu dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide